Denborarekin sendatzen den gaitza

Ostalaritzako hornigaiak ekoizten dituen euskal enpresa garrantzitsua komertzial bila dabil. Europa mailara salto egin nahi dugu eta bertako merkatua kudeatuko duen profesionala behar dugu. Sektorearen eta merkatuaren ezagutza ezinbestekoa da eta bost urteko esperientzia eskatzen dugu

Alex SilvaEz dut taberna edo enpresarik zabaldu, ez nago Lanbiden lanean, ezta zutabe hau publizitatea egiteko erabiltzen hasita ere. Baina bada denbora esperientzia hitza nonahi ikusten dudala. Gizakien eta batik bat lan mundura begira ezinbesteko baldintza moduan saltzen diguten hitza.

Egia da, hein handi batean behintzat, ibilbideak, denborak, jardunak… ezagutza ematen duela eta jakintza hortaz baliatuta gauzak errazago egin daitezkeela.

Baina badu alde problematiko bat exijentzia horrek. Esperientziarik ez duenari hasteko eta akatsak egiteko aukerarik ematen ez badiogu, nola lortuko du eskatzen dugun esperientzia hori?

Hau da, lotuta doaz. Esperientziarik ez duenak ez du aukerarik jarduteko zein esperientzia lortzeko, eta lortzen ez duenez, ez du aukerarik jarduteko. Baina garrantzia bera ematen diogu esperientziari arlo guztietan?

Badira gure herri gehienetan esperientzia pilaketa duten lekuak. Zaharren egoitza moduan ezagutzen diren lekuak dira. Hor ematen diogu garrantzia esperientziari, ibilbideari?

Urteetako jarduna dute askok, gure gizartea, herria, arloak ezin hobeto ezagutzen dituzte, baina zahartzarora heltzean, gizartetik at jartzen ditugu askotan, begi-bistatik kendu nahi izaten dira kasu askotan. Askok, gainera, sekulako ahaleginak egiten dituzte horrelakoetan.

Justua al da? Ez dut uste.

Egun krisi gogorra bizi dugu gure gizartean. Badira hamar bat urte gure ekonomiak sekulako susperraldia bizi izan zuela, orain egun gutxi eurite izugarriak izan ditugu gurean… Ez da lehen aldia horrelakoak gertatzen direna. 70eko hamarkadan, adibidez, sekulako krisia bizi izan zuen Euskal Herriak.

Inork galdetu al die gure helduei nola bizi izan zuten egoera, nola konpondu zuten, nor eta noiz lagundu zuten…?

Beraien esperientzia baliagarria litzateke guretzako, jakintza transmititzen asmatuko bagenu, ziur gure inguruak eskertuko lukeela, eta seguru, beraiek ere eskertuko luketela. Askotan, gizarte honek bizkarra eman diela sentitzen baitute eta baliagarri direla eta kontuan hartzen ditugula ikusteak berak ere pozik jartzen ditu.

Egia da, egoera zabalduena bada ere, badirela salbuespenak, eta horrek pozten nau. Lagun batek dio gaztetasuna denborarekin sendatzen den gaitza dela, beraz, espero dezagun pixkanaka, denboraren eraginez bada ere, gaiarekiko gure ikuspegia ere aldatzen joango garela eta esperientzia hori, jakintza hori, trukatzen joango garela

Alex Silva, AVP-EKE/CVP/KEE

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s