EKEk eta KEEk Goienaren Arrasateko egoitzari egindako erasoa salatzen dute

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Goienaren Arrasateko egoitzari gaur gauean egindako erasoa salatu nahi dute. Bi erakundeek komunikabide honetan lan egiten duten profesionalen adierazpen-askatasunaren kontrako erasoa dela uste dute eta euren gaitzespena erakutsi nahi dute.

Komunikabide hori alderdi politiko batek manipulatzen duela salatzen dute egindako pintadak. Komunikabide horretan lan egiten duten profesionalen kontrako bortxaketa bat suposatzen du horrek. Hori dela eta, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Goienako langileei babesa eta elkartasuna adierazi nahi diete.

Komunikabide bat erasotzea, batez ere horren helburua adierazpen-askatasuna mugatzea bada, gainontzeko egunkariak, irratiak, telebistak eta komunikabide digitalak erasotzea bezala da. Egunero adierazpen-askatasunaren eskubidea erabiltzen duten kazetarien kontrako eraso inplizito bat da. Hori dela eta, profesional euskaldun guztiei ekintza hau salatzera animatzen zaituztegu.

Era berean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak edozein komunikabide ideologia politiko batera lotzea arriskua duela gogorarazi nahi dugu, objetibitatearen printzipioak eta informazioen egiaztasuna errespetatzen dituzten langileen esfortzua alde batera utzen baita.

Tokiko komunikabideen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu. Ezinbestekoak dira herritarren informazioa jasotzeko eskubidea betetzeko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s