GDF11 miragarria

Alex Silva. Zer gertatu da? Zergatik deitu gaituzte? – Ez dakigu ziur oraindik, baina badirudi emakumezkoa etxera etorri eta afaria prestatzen hasi denean, logelan zaratan entzun dituela. Hasieran ez omen dio garrantzirik eman, izan ere, bazekien bere alaba etxean zegoela.

Erosketak eginda etorri da etxera, eta ekarritako enkarguak gordetzen ari zela entzun omen ditu oihuak. Ez dute asko iraun, berehala itzali omen dira.

Sukaldean gauzak zeuden moduan laga ditu orduan…

-Horregatik dago, beraz, irin paketea lurrean apurtuta?

-Bai. Antza denez, ezustekoarekin erori egin zaio, eta logelara abiatu da pasillotik barrena. Ez zegoen argi handirik, udazken gau hauek ez dira oso argitsuak nahiz eta ilargi beteak apaindu zerua, baina ez du argia piztu. Logelan aurki zezakeena bere horretan ikusi nahi zuen, ez zuen bera gerturatzen ari zela ohartarazi nahi.

-Eta zer dela eta dago emakumea logelako lurrean?

-Logelara gerturatzen ari zela arnasestuak entzuten omen zituen. Atea zabaldu, eta hortxe aurkitu omen du. Gizonezko heldu bat, zimurrez betetako aurpegia zuena eta ile zuri-zuriarekin. Aho aldea odolez zikinduta zuela esan digu, eta alabaren lepo ingurutik xurgatzen ari omen zen. Alaba zorabiatuta bezala omen zegoen. Bera logelara sartu ahala, leihotik alde egin omen du gizonezkoak alaba besoetan zuela, eta hori azaldu ondoren emakumea bera ere zorabiatu eta lurrera erori da. Horregatik daude hemen larrialdietako lankideak, nagusi.

-Azken egunetan ikusi ditugun kasuen modukoa da. Gazte bat, gizonezko heldu baten eskuetan ia odolustuta. Baina oraingoan, gorpua ere eraman du…

Agian, denbora gutxi barru nik hemen fikzionatutako istorioa benetakoa bilakatuko da. Ez dakit, baina horrelako zerbait bururatu zitzaidan orain hiru bat aste aldizkari zientifiko horietako batean zientzialariek egindako azken aurkikuntza irakurri nuenean. Ba omen dugu GDF11 deitutako proteina bat odol transfusioetan ere gorputz batetik bestera igarotzen dena. Proteina horrek gure zelulen bizitza eta erritmoa markatzen omen du. Horrela, gazte baten odola helduago bati ematen diotenean, proteina horri esker bere zelulak gaztetu egiten omen dira.

Etorkizunean, gehiago bizitzeko eta, agian, gaztetasunaren iturri moduan planteatzen zuten aurkikuntza.

Oraindik ez dira hasi gizakietan probak egiten, baina pentsatze hutsak eta horrek eragin dezakeen trafikoa imajinatzeak oilo-ipurdi azala jartzen dit.

(Urola Kostako Hitza-n argitaratua, 2014-06-05)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s