21ekoa

 

Erabiltzailearen aurpegiaAlex Silva |

Astegun iluna da, umel horietakoa. Euskal Herrian, negutik udaberrirako trantsizioan ohituta gauden horietakoa. Arratsalde-gau partean, ilunabarrean, salan sartzen naiz. Argi baxuz janzten dut nire gunetxoa, nire erreinua eta Kalakan taldearen azken diskoa hartzen dut apaletik. Gatiburen Zazpi kantoietan eta GOSEren IIIIIen disken artean dago –  Bai, oraindik CDak erosten dituen horietakoa naiz -, baina zerbait arraroa du. Hamaika kantu eta laurden ditu bakarrik, ez hamahiruak.

Musikak pixkanaka betetzen du etxea. Doinu lasai eta gogorrak, tarteka nahasturik. Makrodenda suediar ezagun batean erositako kandela usaintsuak jartzen ditut mahai gainean, baita piztu ere.

Sofa zuriaren gainean erdi-etzaten naizen bitartean, bertan dudan liburua hartzen dut eskuartean, Harkaitz Canoren Twist. Honek ere, badu zerbait berezia. Argaldu egin da. Orriak zenbatzen hasi eta 90 falta dira.

Ez dut gustuko liburu bat amaitu gabe lagatzea, are gutxiago amaiera falta bazaio. Horregatik, berriro jaiki eta ohe alboko mahaitxoan kargatzen dudan e-book irakurgailua hartzen dut. Argindarretik askatzen dut.

ON botoiari sakatu ostean, Jasone Osororen eleberri bat bistaratzen da pantailan, txuri-beltzean. Bi gorputz elkar lotuak, argazki zoragarria: Korapiloak. Ez dakit honi ere orriak edo zatiak falta ote zaizkion, baina digitalak ematen duen aukera da behintzat, orri kopurua modifikatu daitekeela. Hala ere, ez da aukera bakarra. Digitalak, saretik, doan, pirata gisa, deskargatzeko aukera ere ematen du. Kulturaren %21eko BEZa ekidinez.

Baina ez BEZ bakarrik, baita autorearen lana, errekonozimendua, meritua… ordaintzea ekidituz…

Pentsatu une batez. Eta zu autore hori bazina? Gogorra, ezta?

Dena den, gogorrena administrazioetatik bultzatutakoa da. Kulturaren heriotza programatua. Bada, dagoeneko, denbora BEZa igo zela, eta askok pentsatuko zenuten ea zertara datorren orain honetaz idaztea, baina, liburuaren eguna pasa berri da.

Paperaren osasuna ez da ona une honetan, eta horrelako politikek ez diotela laguntzen uste dut. Gogoeta egin dut. Zein da kulturaren balioa? Zein da kulturaren salneurria? Zein da bidezko prezioa? Eta tasa?… Eta doako kultura, kultura da?

Ez ditut erantzun egokiak edo argigarriak bildu galdera horiek guztiak erein ondoren. Baina bai garbi ikusi dudala administrazioek eta erakunde publikoek, politikoen laguntzaz, ez dutela kulturarik sustatuko, ez dutela kulturarik ereingo, ez dutela kulturarik babestuko. Kultura saltzeko baino gehiagorako balio du. Garrantzitsuago oraindik, pertsonen arteko harremanetatik sortzen da eta pertsonen hezkuntza pertsonal eta sozialean eragiten du. Tasak eta zergak biltzeko tresna baino gehiago da, zalantzarik ez izan.

Kultura ondare edo altxor publikoa dela esango nuke. Baita Aristik, Urretabizkaiak edo Atxagak sortzen duten hori ere. Izan ere, besteen eraginez jantzitako obrak idazten baitituzte. Elkar kutsatzen baikara guztiok, elkarri.

Hala ere, salneurriarena ez da gai erraza. Askok diote, preziorik ez duten gauzak baliorik ez dutela. Ez nago ados. Baditugu gure herrian adibide garbiak. Orain gutxi zendu zen Imanol Elias kasu. Herriaren historiaz, kulturaz eta sustapenaz lan gogor ugari egin baditu ere, ez du kobratu horien truk, eta ikaragarrizko balioa du haren lanak.

Hori bai, bere lanari salneurria jartzen hasita, ez nioke nik %21eko BEZik gehituko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s