«Gure etxeak haizeztatzen baditugu, haize girotua ez da beharrezkoa udan»

 

A1-54301080.JPG

Nerea Sudupe eta Joseba Garmendia Azpeitiako bulegoen atarian. / TINKO

Ohitura energetikoez hitz egin dute Tinko TSTko Nerea Sudupek eta Joseba Garmendiak

Alex Silva. Gure etxebizitzek gero eta elektronika gehiago dute, energiaren kontsumoa asko igo da eta gizartean badago kezka horren inguruan. Askoren kasuan argindarraren faktura ulertu eta aztertzea ohiko ariketa bilakatu da dirua aurreztu nahian, baina gaia ez da erraza.

Joseba Garmendia ingeniariak eta Nerea Sudupe arkitektoak, horretara bideratu dute beraien jarduna eta Tinko TST zabaldu dute Azpeitian, energia kontsumoa murrizteko eta ingurumenarekiko harreman jasangarria sustatzeko aholkularitzarekin. Dena den, Garmendia berak onartzen du elektrika handien fakturak ulertzea beraientzat ere ez dela lan erraza. «Sekulako meritua dute, 6-9 hilabetetik behin fakturen formatua aldatzen dute, eta legeak markatutakoaren barnean beste itxura berri bat ematen diote gure erreziboei gu gehiegi ez enteratzeko», dio ingeniariak.

Udako beroaldiak medio, gure etxe eta auzoetan igerilekuetako motorrak piztu, haize girotuak martxan jarri, garbigailuen erabilera handitu, eta abar egiten ditugunez, energia kontsumoa handitzen ote den galdetuta Tinkokoek garbi dute ezetz. «Hau ez da oso leku beroa eta gauetan gure etxeak ongi haizeztatzen baditugu haize girotua ez dugu behar, aurreztu dezakegu», azaltzen du Garmendiak.

 Dena den, aurrezpen kontuak kezkatzen bagaitu, etxea erostean arduratu behar gara, Nerea Sudupek azaldu duen moduan: «Nolako isolamendua duen, eraikina, nora begira eraikita dagoen, nolako materialak erabili dituzten edota zer nolako elektrogailuak erosi da gehien aztertu behar duguna. Behin dena eginda dagoenean, dugunarekin nola moldatu eta egokitu da egin dezakegun bakarra».

Tinkok enpresa, etxepe eta norbanakoei ematen die zerbitzua, bakoitzak behar duen neurrian. «Modak bultzatuta-edo askotan aldatzen ditugu elektrodomestikoak edota bonbilak, eta gehienetan kalte gehiago egiten dugu», dio Sudupek, izan ere, lehenik produktu bakoitzaren bizi-zikloa guztiz agortzea da interesgarriena, bestela tratatzeko zaila den hondakina sortzen dugu.

«Gogoan dut nola batek baino gehiagok esan dit ikuzgailua beti gauean jartzen duela energia merkeagoa delako, eta erantzun izan diet arropak gauez garbitzen beste hamar urtetan pasatuta ere ez dutela aurreztuko energia kontratazioa horren araberakoa egiten ez badute», azaltzen du Joseba Garmendiak.

Energia aurrezten hasteko lehen pausoa kontratatzen dugun tarifa ongi aztertu eta aukeratzea baita Tinkokoen ahotsean. «Orain askotan etortzen dira atez ate elektrika handietako komertzialak eskaintzak egin nahian, baina gehienetan, oso modu txarretan gainera, beste tarifa garestiagoak ezartzen dituzte erdi-ezkutuan», dio Sudupek. Horrelakoen aurrean, faktura «inoiz» ez erraztea eta eskaintza, salneurriak zein baldintzak idatziz eskatzea gomendatzen dute Tinkokoek. «Ondoren, bakoitzak aztertuko du eskaintza fakturarekin eta hartuko ditu erabakiak, baina komertzialek faktura ikusten badute horren araberako sasi-eskaintza prestatuko digute», azaltzen du Garmendiak. Gainera, horrelakoetan oso helduak diren pertsonetara jotzen ohi dute komertzialak Tinkokoen arabera.

Energia mahaia

Gizartean dagoen interesa eta kezka garrantzitsuak direla garbi dute. Gure bailaran, gainera, badago interes hori nora bideratu eta gure zalantzak argitzeko bidea. Horrelakoetarako Iraurgi Berritzen garapen agentzian kokatuta dagoen Energia mahaira jo daiteke, bertan zalantzak argitzeaz gain martxan dauden programa eta ekintzen berri emango digute, 943 02 60 69 telefono zenbakian.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s