Surf-laburmetraien hirugarren lehiaketa

e8657157-23ac-4fe1-b6d1-1fcd91754b97.png

Irailaren 21 eta 24 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik, lanak irailaren 3ra arte aurkeztu daitezke-eta.

Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa duzu web orri honetan izena ematea, aurrez laburmetraia eskegi duzun plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.

Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizial honetan ere ikusi ahal izango dira.

Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro “Taula Lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere.

Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak hemen ikus ditzakezu:

http://sopelakostafest.com/surf-laburmetraien-hirugarren-lehiaketa/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s